Skip links

Garai berriak dira, egonezinak, eta Laura Laiglesia eta Leire Ruizek Butaca 78 Eserlekua berria bultzatzen dute, aire, ekipo eta kokapen berriekin.

Antzezleen eskola Ilargiko Pasalekura lekualdatuko da, Golem Baiona zinemen ondoan, Elkar liburu-denda zaharrean, antzezpen prestakuntzan aurrerapauso berri bat emateko. Helduen munduan eskola amateurra izanik, gazte eta nerabeen harrobi izan nahi du bere prestakuntzan eta mundu profesionalerako bidean.

Butaca 78 Eserlekuak sorkuntza-topaleku eta denontzako gune bihurtu nahi du, bizitza osorako balioko dieten tresnak eskainiz.

Antzerki-interpretazioari buruzko prestakuntza (haurtzarotik hasita, helduetaraino, gure gazte eta nerabeetatik igaroz, gaztelaniaz zein euskaraz), kamera aurreko interpretazioa, ikastaro trinkoak, hitzaldiak, master class-ak, aurkezpenak eta sektoreko profesional entzutetsuekin topaketak…

Jendaurrean hitz egiteko banakako saioak, antzezpen-coachinga,…

Musikaren munduko profesionalentzat prestakuntza eszenikoa… eta askoz gehiago.

Espazioa daukagu, taldea daukagu eta proiektua daukagu. Animatzen al zara?

explore
drag